Bozketa Buenos Airesen
Tokiok antolatuko ditu 2020ko Olinpiar Jokoak
Erredakzioa
Japoniako hiriburuak Istanbul gainditu du finalean, eta Madril, bestalde, aurreneko bozketan kanporatu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tokiok hartuko ditu 2020. urteko Olinpiar Jokoak, Buenos Airesen (Argentina) egindako bozketaren arabera. Finalean, Istanbul gainditu du Japoniako hiriburuak (60 boto jaso ditu, eta turkiarrek 36).
Bigarrenez antolatuko ditu Tokiok Olinpiar Jokoak, 1964. urtean ere bertan jokatu baitziren. Negukoak, bestalde, birritan hartu ditu Japoniak: Saporon, 1972. urtean, eta Naganon 1998.ean.
Tokioko hautagaitzaren datuak:
- Aurrekontua: 83,3 milioi dolar.
- Biztanleria: 13.160.969 lagun.
- Olinpiar Jokoetarako proposatutako data: Uztailaren 24tik abuztuaren 9ra.
Madril, kanpo aurreneko bozketan
Aurreneko bozketan kanpo geratu da Madril. Berdinketa eman da Espainiako hiriburuaren eta Istanbulen artean, eta berdinketa hausteko bigarren bozketan Istanbul nagusitu da (49 boto jaso ditu,eta Madrilek 45).