Itxi

Rio 2016

Errusiak Batzorde Olinpikoaren baimena jaso du Rion parte hartzeko

Erredakzioa

Ezingo dute parte hartu; atletismoko taldeak (67 atletaz osatuta), halterofiliako taldeak, 17 arraunlarik, 6 txirrindularik eta 5 piraguistak.

Argazkia: EFE

Errusiak Batzorde Olinpikoaren (COI) baimena jaso du Olinpiar Jokoetan parte hartzeko. Hala jakinarazi du ostegun honetan Alexadr Zhukov Errusiako Batzorde Olinpikoko presidenteak.

Guztira Errusiako Batzorde Olinpikoak deitutako 387 kirolarietatik, 270-280 kirolarik soilik parte hartu ahal izango dute Rion. Ezingo du parte hartu atletismoko taldeak eta 67 atleta kanpoan geratuko dira. Daria Klishina jauzilariak bakarrik parte hartu ahal izango du Estatu Batuetan entrenatzen duelako.

Halterofiliako taldeak ere ezingo du parte hartu zigortuta baitago, ezta 17 arraunlarik ere. Gainera, 6 txirrindularik debekatuta izango dute parte hartzea. Bost piraguista ere Jokoetatik kanpo geratuko dira.

 

Albisteak (3)