Jokoen antolaketa
Londres 2012ko arduradunek mehatxu terroristen beldur dira
Erredakzioa
Theresa May Erresuma Batuko Barne ministroak astearte honetan adierazi duenez, Gobernuak badaki Olinpiar Jokoak “helburua” direla talde terroristentzat.
Theresa May Erresuma Batuko Barne ministroak astearte honetan adierazi duenez, Gobernuak badaki Olinpiar Jokoak "helburua" direla talde terroristentzat, eta hori kontuan hartu dutela azpimarratu du.
"Erresuma Batuak, Mendebaldeko herrialde guztiek bezala, nazio-segurtasunaren kontrako mehatxuak ditu, baina ikuskizuna, ikusgarria ez ezik, segurua ere badela bermatu behar dugu".