Londres 2012
Olinpiar Jokoetarako greba-mehatxuari eutsi diote metroan
Erredakzioa
Londres 2012n lan egiteagatik diru gehiago jasotzeari uko egin diote Londreseko metroko langileek.
Londreseko metroko langileek Londres 2012n lan egiteagatik diru gehiago jasotzeari uko egin diote eta, hori dela eta, Olinpiar Jokoetan metroan greba egiteko mehatxuari eutsi diote.
Sektoreko sindikatuak bere jarrerari eutsi dio eta, horrez gain, metroko zuzendariek egindako eskaintzak "lotura eta erreserba" gehiegi dituela adierazi du.