Londres 2012
Londresek dopinaren kontra borrokatzeko laborategia aurkeztu du
Erredakzioa
Harlown dago, Londreseko ekialdean, eta 6.250 dopin proba egingo dituzte bertan.
Londres 2012 Olinpiar Jokoetako antolatzaileek dopinaren kontra borrokatzeko laborategia aurkeztu dute. Harlown dago, Londres ekialdean, eta 6.250 dopin proba egingo dituzte bertan.
150 ikertzaile adituk lan egingo dute bertan, eguneko 24 orduetan. Hugh Robertson Britainia Handiko Kirol ministroak adierazi duenez, "dena Olinpiar Jokoen zuzentasuna zaintzeko izango da".