Itxi

Piraguismoa

Chourraut, Elosegi eta Hernanz, Munduko Slalom Kopan

Erredakzioa

Euskal piraguistek Olinpiar Jokoetarako prestaketa bukatuko dute Pauen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Samuel Hernanz piraguistek Olinpiar Jokoetarako prestatze lanak bukatuko dituzte Pauen (Frantzia), Munduko Slalom Kopan.

Maialen Chourraut donostiarra bigarren aldiz joango da Munduko Kopa batera, Cardiffen (Gales) urrezko domina lortu ostean (K-1). Chourraut beste lorpen baten bila joango da, Jokoen aurretik jokatuko duen azkenaurreko proban. Londresen ere, dominak ditu helburu nagusi.

Ander Elosegi eta Samuel Hernanz, bestalde, Olinpiar Jokoak prestatzera joango dira Frantziara. Elosegi zazpigarren izan zen Cardiffen (C-1).

Bideoak (1)