Itxi

Piraguismoa

Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi du Munduko Slalom Kopan

Erredakzioa

Donostiarrak Olinpiar Jokoetarako faboritoa dela berretsi du, Pauen onena izanda.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi du Pauen (Frantzia), Munduko Slalom Kopan. Euskal piraguistaren azkenaurreko lehiaketa zen, Londreseko Olinpiar Jokoetara abiatu baino lehen.

Chourrautek penalizaziorik gabe eta 108.34ko denborarekin bukatu zuen ibilbidea. Lehenengoa izan zen, Bouzidi frantziarraren (110.20) eta Neave britainiarraren (112.58) aurretik. Palista gipuzkoarra ziur dago euskal taldeak dominaren bat lortuko duela Londresen: "Ez dakit nori egokituko zaion, Anderri, Samuri edo niri, baina norbaitek irabazi egingo du".

Donostiarrarentzat, Munduko Kopa batean jarraian lortutako urrezko bigarren domina da hau, baina zuhur hitz egin du Olinpiar Jokoei buruz: "Irabaz lezaketen 10 edo 12 palista daude. Egun horretan hobekien dagoenak lortuko du".

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)