Itxi

Dominak

Estatu Batuak, Txina eta Errusia, domina gehien irabaziko dituztenak

Erredakzioa

Marketing enpresa baten arabera, Erresuma Batuak eta Espainiak 61 eta 17 domina irabaziko dituzte, hurrenez hurren.

Londresko Olinpiar Jokoetako dominak. Argazkia: Juegos Londres 2012.

Marketing enpresa batek selekzioek Olinpiar Jokoetan lortuko dituzten dominen ranking bat egin du. Goiko postuan Estatu Batuak daude, 99 dominarekin. Gero, Txina, 79rekin, eta Errusia, 67rekin, datoz. Iragarpen honen arabera, podiumeko hirurek Pekinen baino domina gutxiago irabaziko dituzte.

Erresuma Batuak, etxeko taldeak, 61 domina irabaziko omen ditu, 2008an baino 14 gehiago. Lehenengo postuetan Alemania (44), Australia (38) eta Frantzia (37) daude. Espainiak 17 lortuko omen ditu: urrezko lau, zilarrezko zortzi eta brontzezko bost. Hala ere, ezin jakin zerrenda horretatik zenbat izango diren euskal kirolarientzat.

Zerrenda hiru aldagairen arabera egin dute: azken lau Olinpiar Jokoetako domina-zerrenda, aldagai sozio-demografikoak eta adierazle sozio-ekonomikoak. Gainera, herrialde anfitrioia ere kontuan izan dute, baita diziplina batean talde bereko kirolari bat baino gehiago dagoen ere.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)