Lesioa
Nadalek ez du Olinpiar Jokoetan parte hartuko
Erredakzioa
"Ez nago lehiatzeko baldintzetan. Nire ibilbideko unerik tristeenean nago", azaldu du Nadalek komunikatu ofizial batean.
Londreseko Olinpiar Jokoetan Espainiako bandera eraman behar zuen Rafael Nadalek, baina tenislariak ez duela parte hartuko iragarri du gaur; izan ere, "lehiatzeko baldintzetan ez" dago.
"Ez nago lehiatzeko baldintzetan. Nire ibilbideko unerik tristeenean nago", azaldu du Nadalek komunikatu ofizial batean.
Belauneko tendinitisak jota Olinpiar Jokoei agur esan behar izan die tenislariak. Horrela, Espainiak banderaduna galdu du, eta baita domina lortzeko aukera nagusietako bat ere.
'All England Tennis Club' ospetsuan lehiaketa hasteko bederatzi egun baino ez dira falta eta Nadalek ez duela parte hartuko iragarri du. Belauneko tendinitisak bere kirol ibilbide arrakastatsuan arazo gehien sortu dizkion lesioa da.
Min fisikoari kalte psikologikoa gehitu behar zaio oraingoan; izan ere, banderaduna izatearekin oso harro zegoen eta aukera paregabea zen Nadalentzako.
"Min jasanezina"
"Ez du gaitasunik, belauneko mina jasanezina zen. Bandera eramateko ilusio handia zuen", azaldu dute iturriek. Alejandro Blanco COEko presidenteari telefonoz eman dio albistearen berri Nadalek.
Toni Nadal tenislariaren entrenatzaileak aitortu duenez, jokalariak "bere bizitzako desilusioa" hartu du.