Eskozian
Iker Muniain bakarrik entrenatu da
Erredakzioa
Aurrelariak haustura txikia dauka bere eskuineko izterrean eta zalantza da japoniarren aurkako partidarako (ostegunean).
Iker Muniain bakarrik entrenatu da Espainiako olinpiar selekzioak, Eskozian, egindako aurreneko entrenamenduan. Larunbat gauen heldu zen Espainia Glasgowera, eta entrenamendua Strathclyde Unibertsitatean egin du. Hurrengo ostegunean Japoniaren aurka jokatuko dute Luis Millaren gizonek Londreseko Olinpiar Jokoetako lehen norgehiagoka.
Muniainek haustura txikia dauka bere eskuineko izterrean eta zalantza da japoniarren aurkako partidarako.