Ostegun honetan
Iker Muniainek ezin izango du Japoniaren aurka jokatu
Erredakzioa
Athleticeko jokalariak eskuineko izterreko lesioa guztiz sendatu gabe du, eta medikuek Luis Milla teknikariari atseden ematea gomendatu diote.
Iker Muniainek ezin izango du Espainiako selekzioarekin Olinpiar Jokoetako aurreneko neurketa jokatu. Espainiak bihar Japoniaren aurka Londresko Olinpiar Jokoetan debuta egindo du, baina Athleticeko jokalaria ez da berdegunean izango.
Jorge Guillen selekzioko medikuak Muniainek partida ez jokatzea gomendatu dio Luis Milla entrenatzaileari. Nafarrak izterreko giharetan lesioa izan du, eta hobera egin arren, oraindik ez dago jokatzeko prest.