Ekitaldi ikusgarria espero da
Dena prest inaugurazio-ekitaldirako
Erredakzioa
Stratfordeko olinpiar estadioak Londresko Olinpiar Jokoen inaugurazio-ekitaldia biziko du. Ikuskizuna Danny Boyle zine zuzendariak gidatuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Olinpiar Jokoak, munduko kirol ikuskizunik handienak, historian hirugarrenez Londresera itzuliko dira. 204 estatuko hamar mila atleta baino gehiago 17 egunetan dominak lortzeko 27 kirol ezberdinetan lehiatuko dira.
Olinpiar Parkean dagoen estadio ikusgarrian inaugurazio-ekitaldia izango da. Olinpiar Jokoei hasiera emango dion ikuskizuna Danny Boyle zine zuzendariak gordeta duen sekreturik onena da. Ikuskizuna oso ikusgarria izatea espero da, eta Erresuma Batuko historia eta ohiturak aintzat hartuko ditu.
Ikuskizuna ‘uharte liluragarriak’ izendatu dute, eta antolatzaileek Erresuma Batuko ohiko pasaia (behiak, ardiak, txakurrak, oiloak, katuak eta itxurazko euria) irudikatuko dutela azaldu dute.
Inaugurazio-ekitaldia bertako 20:12etan hasiko da, Olinpiar Jokoetako urtearekin bat egiteko. Hala ere, Danny Boyle zuzendariaren ikuskizuna bertako 21:00etan hasiko da.