Itxi

Espainia-Japonia, 0-1

Iñigo Martinezek txartel gorria ikusi du Olinpiar Jokoetako debutan

Erredakzioa

Realeko zentralak Nagairi falta egiteagatik txartel gorria ikusi du, lehenengo zatiko 41. minutuan. Martinezek ezin izango du Hondurasen aurkako neurketa jokatu.

Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

Iñigo Martinez Espainiako selekzioko zentralak txartel gorria ikusi du, Luis Millaren mutilen Olinpiar Jokoetako aurreneko norgehiagokan. Espainiak ezin izan du Japonia gainditu, eta lehenego zatiko Realeko defentsaren kanporatzea erabakigarria izan da.

Realeko jokalariari area ertzean Nagai japoniarra bultzatzeagatik epaileak txartel gorria atera dio. Iñigo Martinez atsedenaldia heldu aurretik kanporatu dute (41. minutua), eta Espainiak bigarren zati osoa hamar jokalarirekin jokatu behar izan du. Gainera, Martinezek ezin izango du Hondurasen aurkako partida jokatu.

Albisteak (2)