Itxi

Euskal kirolariak

Euskal atletak, Londres 2012ko aurreneko asteburuan

Erredakzioa

Euskal kirolariak, judoan, errepideko txirrindularitzan, eskubaloian, tiro olinpikoan, piraguismoan eta futbolean arituko dira asteburu honetan.

Trafalgar Square. Argazkia: EFE.

Espainiako futbol selekzioak debuta ostegunean egin zuen, baina ia kirol gehienak larunbatean hasiko dira. Oiana Blanco, Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen aurreneko euskalduna izango da (10:30ean), judoko 48 kilo baino gutxiagoko lehiaketan.

Dominak lortzeko borroka arratsaldean hasiko da. 11:00etan errepideko txirrindularitzako proba hasiko da. Mark Cavendish britainiarra urrezko domina lortzeko faborito nagusia da, eta Jonathan Castroviejo bizkaitarra ere lehian izango da. 12:15ean, emakumezkoen eskubaloia hasiko da, eta Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Andrea Barno eta Patricia Elorza bertan izango dira, Hego Korearen aurkako norgehiagokan. 13:00etan, Pablo Carrera guipuzkoarra tiro olinpikoan lehiatuko da.

Igandean, judoa ere protagonista izango da. 10:30ean Sugoi Uriartek 66 kilo baino gutxiagoko mailan parte hartuko du. 14:30ean Ander Elosegik piraguismoko proban parte hartuko du. Ondoren, 15:24ean Samuel Herranz arituko da. Eskubaloian gizonezkoen selekzioak jokatuko du, eta Eduardo Gubindok, Julen Aginagaldek eta Mikel Agirrezabalagak Serbiaren aurka jokatzeko abagunea izango dute. Gizonezkoen futboleko selekzioak 20:45ean Hondurasen aurka bigarren neurketa jokatuko du.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)