Karabina
Yi Siling txinatarrak urrezko aurreneko domina irabazi du Londresen
Erredakzioa
Yi Siling munduko tiratzaile onena da eta faborito nagusia zen. Irabazleak 502,9 puntu lortu ditu Royal Artilleri Barracksen jokatutako proban.
Yi Siling txinatarrak Londreseko Olinpiar Jokoetako urrezko lehen domina lortu du gaur karabina proban, 10 metroko distantziatik. Lehiaketa Royal Artillery Barracksen jokatu da.
Yi Siling munduko tiratzaile onena da eta faborito nagusia zen. Irabazleak 502,9 puntu lortu ditu Royal Artilleri Barracksen jokatutako proban. Sylwia Bogacka (502,2) poloniarrari zazpi hamarreneko aldea baino ez dio atera. Yu Dan txinatarrak brontzezko domina lortu du (501,5).
23 urteko txinatarra munduko txapelduna izan zen 2010ean eta aurreneko Olinpiar Jokoak ditu Londresen.