Espainia, kanporatuta
J. Martinez, Muniain, Herrera eta Iñigo Martinez, etxera
Erredakzioa
Espainiako futbol selekzioa Olinpiar Jokoetatik at geratu du Japoniaren eta Hondurasen aurka porrota jasota.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainiako futbol selekzioak agur esan die Londreseko Olinpiar Jokoei, bigarren partidan ere porrota jasota.
Debutean, Japoniaren aurka, 0-1 galdu zuten espainiarrek, eta Hondurasen kontra ere ez dira partida irabazteko gai izan. Jerry Bengtsonek 7. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Hondurasko selekzioari.
Gauzak horrela, etxera itzuliko dira Javi Martinez, Iker Muniain eta Ander Herrera (Athletic) eta Iñigo Martinez (Reala) jokalariak. Gutxi barru, euren taldekideekin batera, denboraldiaurrean jarriko dute arreta osoa.