Itxi

Judoa

Sugoi Uriarte: 'Nire ibilbideko egun tristeenetariko bat izan da'

Erredakzioa

"Irabaziko nuelakoan nengoen, baina epaileek beste borrokaldi bat ikusi dute", adierazi du arabarrak Jun-Ho Cho hegokorearraren aurka brontezko domina galdu eta gero.

Sugoi Uriarte. Argazkia: EFE

Jun-Ho Cho hegokorearrak brontezko domina lortzeko borroka irabazio zion igandean Sugoi Uriarte arabarrari. Borroka parekatsua izan zen eta luzapenean erabaki behar izan zen. Uriartek iniziatiba gehagi izan zuen, baina epaileek Hego Koreako judokaren alde erabaki zuten. Gasteiztarra laugarren geratu da Londreseko Olinpiar Jokoetan.

Igandekoa bere ibilbideko egun tristeenetariko bat izan dela aitortu du Uriartek: "Etorkizunean, atzera begiratzean, bosgarren sailkatu naizela gogoratuko dut, baina egia esanda nire ibilbideko egun tristeenetariko bat izan da".

"Irabaziko nuelakoan nengoen, baina epaileek beste borrokaldi bat ikusi dute. Hala ere ez da bakarrik euren errua izan. Erabakia epaileen esku uzten duzunean, horrelako gauzak gertatzen dira. Borroka lehenago erabaki beharra zegoen", gaineratu du.

Albisteak (1)