Itxi

Emakumezkoen eskubaloia

Espainiak eta Frantziak norgehiagoka berdindu dute

Erredakzioa

Frantziako emakumezkoen eskubaloi selekzioak berdinketa lortu du azken momentuan, Espainiak hobeto jokatu duen arren (18-18).

Begoña Fernandez espainiarra, Frantziaren aurka. Argazkia: Londres 2012.

Espainiak eta Frantziak emakumezkoen eskubalaoiko bigarren jardunaldian berindu dute (18-18). Pineau frantziarraren gol batek berdinketa jarri du markagailuan, partidako azken momentuan. Espainiak Korearen aurkako partidan erakutsitako jokoa asko hobetu du.

Lehenengo zatia 7-10 bukatu da, Espainiaren alde, baina bigarren zatian, Frantzia 3 puntugatik gailendu zaio Espainiari (11-8). Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Andrea Barno eta Patricia Elorza euskal herritarren selekzioa, Frantziaren aurkako partida ona egin duen arren, ez du oraindik B taldean irabazi eta sailkapena zail dauka.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)