Futbola
Morganella jokaera arrazistagatik Olinpiar Jokoetatik kanporatu dute
Erredakzioa
"Hego Koreako guztiei jipoia emango diet! Mentalki atzeratuak dira" esan du Twitter bidez Michel Morganella jokalari suitzarrak.
Michel Morganella jokalari suitzarra, jarrera arrazista izateagatik Olinpiar Jokoetatik kanporatu egin dute. Hego Korearen aurka 2-1 galdu ostean, Morganellak Twitterren idatzitako komentarioa ("Hego Koreako guztiei jipoia emango diet! Mentalki atzeratuak dira") kontuan hartu dute antolatzaileek, eta Suitzako futbol selekzioak kanporatuta dagoela baieztatu du.