Txirrindularitza
Wiggins txapeldun erlojupekoan, Castroviejo bederatzigarren
Erredakzioa
Jonathan Castroviejo bizkaitarrak denborarik onena izan du amaierara arte , 53:29, baina azkenean bederatzigarren sailkatu da, irabazlearen denboratik 2:49ra.
Tourra irabazi eta hamar egun geroago, Wigginsek denboraldi ikaragarriari jarraipena eman dio erlojupekoan urrezko domina lortuta. Fabian Cancellara suitzarrari lekukoa hartu dio britainiarrak. Cancellarak erorikoa izan zuen iraupen-lasterketan eta azken kilometroetan proba utzi behar izan zuen.
Jonathan Castroviejo bizkaitarrak denborarik onena izan du amaierara arte , 53:29, baina azkenean bederatzigarren sailkatu da, irabazlearen denboratik 2:49ra.
Luis Leon Sanchezek matxura mekanikoa izan du hasieran eta bizikleta berria hartu arte segundo batzuk galdu ditu. Murtziako txirrindularia aukerarik gabe geratu da eta erlojupekoa utzi du.
Sailkapena:
1. Bradley Wiggins (Britain) 50:39.54
2. Tony Martin (Germany) 51:21.54
3. Chris Froome (Britain) 51:47.87
4. Taylor Phinney (U.S.) 52:38.07
5. Marco Pinotti (Italy) 52:49.28
6. Michael Rogers (Australia) 52:51.39
7. Fabian Cancellara (Switzerland) 52:53.71
8. Bert Grabsch (Germany) 53:18.04
9. Jonathan Castroviejo (Spain) 53:29.36
10. Janez Brajkovic (Slovenia) 54:09.72