Itxi

Gizonezkoen eskubaloia

Espainia, final-laurdenetatik gertuago, Hego Koreari gailenduta

Erredakzioa

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak talde borrokalaria izan du aurrean, baina maila ona emanda irabazio dio (33-29).

Julen Aginagalde, Hego Korearen kontra. Argazkia: EFE.

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioa hegokorearrari gailendu zaio eta final-laurdenetik gertuago dago. Espainia Hego Koreako defentsa indartsuarekin topatu da, baina bigarren zatian apurtu ahal izan du.

Partidako azken zatian, Hego Korea Espainiari hurbildu zaio markagailuan. Golek garrantzia izango dute sailkapen fase honetan. Espainiako bigarren garaipena da, hiru partidaren ostean, Danimarkaren aurkako porrot estuaren ondoren.

Valero Rivera hautatzaileak Mikel Agirrezabalaga, Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindorekin jokatu du. Euskal herritarren laguntza beharrezkoa izango da Espainiak maila ona mantentzeko, Hungaria eta Kroaziaren aurka. B taldean, Danimarkak Serbiari irabazten badio, Espainia final-laurdenetarako sailkatuta egongo da.

FITXA TEKNIKOA:

Espainia (33): Sterbik; Rocas (3), Gurbindo (-), Sarmiento (5), Cañellas (2, 1p), Ugalde (6) y Aginagalde (4) –hasierako taldea- Hombrados (ps), Maqueda (4), Victor Tomas (3), Raul Entrerrios (2), Agirrezabalaga (1), Morros (1) y Guardiola (2).

Hego Korea (29): Chanyoung Park; Jae Woo Lee (8, 4p), Yu (-), Junggeu Park (3), Lim (-), Han Jeong (4) y Paek (1) –hasierako taldea- Changwoo Lee (ps), Yi Kyeong Jeong (4), Kyungsuk Park (-), Jung (-), Ko (-), Eom (7) y Yoon (2).

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)