6-0 eta 6-1
Serena Williamsek urrezko domina lortu du Sharapovari irabazita
Erredakzioa
Estatubatuarrak 6-0 eta 6-1eko emaitzarekin irabazi du finala. Victoria Azarenkak eskuratu du brontzezko domina Maria Kirilenko 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin gaindituta.
Serena Williams estatubatuarrak eskuratu du emakumezkoen txapelketako urrezko domina finalean Maria Sharapovari 6-0 eta 6-1 irabazita. Errusiarrak zilarrezko domina eramango du Londreseko Olinpiar Jokoetatik.
Williamsek merezimendu osoz lortu du urrezko domina ez baitiote set bat bere ere irabazi txapelketan zehar. Brontzezko domina lortu duena Victoria Azarenka bielorrusiarra izan da. Azarenkak 6-3 eta 6-4 irabazi dio Maria Kirilenko errusiari hirugarren eta laugarren posturako partida.