Bela
Martinez eta Fernandez hamabigarren postuan dira
Erredakzioa
Txapeldun olinpikoek 119 puntu bildu dituzte eta hamargarren postua bi puntura dute, ondorioz, dominen borrokako estropadan sartzeko aukera asko dituzte.
Iker Martinez eta Xabi Fernandezen 49er ontziak seigarren jardunaldia hamabigarren eta zortzigarren postuan amaitu du. Horrela, sailkapen nagusiko hamabigarren postuan dira.
Txapeldun olinpikoek (Urrea Atenas 2004an eta zilarra Pekin 2008an) 119 puntu bildu dituzte eta hamargarren postua bi puntura dute, ondorioz, dominen borrokako estropadan sartzeko aukera asko dituzte. Azken bi txandak astelehen honetan jokatuko dira. Ryan Seaton eta Matt McGovern Irlandako ordezkariak hamargarren postu horren jabe dira momentuz.