Itxi

Atletismoa

Usain Bolt, Olinpiar Jokoetako bigarren urrearen bila

Erredakzioa

Jamaikarra 200 metroko probaren finalerako sailkatu da eta Londresko Olinpiar Jokoetako bigarren urrezko dominarengatik lehiatuko da.

Usain Bolt, 200 metroko seriea irabazita. Argazkia: EFE.

Usain Bolt biharko 200 metroko probaren finalerako sailkatu da, bere seriean lehenengoa izanda, 20.39ko denborarekin. Jamaikarra Londresko Olinpiar Jokoetako bere bigarren urrezko domina lortzeagatik lehiatuko da.

Boltek lehenengo metroetan hartutako abantaila aprobetxatu du eta azken zatian lasaiago aritu da. Jamaikarra "pozik" dago bere probarik "gogokoenean" lehiatzeagatik.

Yohan Blake herrikidea ere, 100 metroko proban zilarrezko domina irabazi zuena, 200 metroko finalera igaro da, Boltena baino denbora hobearekin: 20.38.

Serie guztietan onena Alex Quiñónez ekuadortarra izan da, 20.28 segundoko markarekin.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)