Igeriketa sinkronizatua
Ona Carbonell eta Andrea Fuentes bikoteak zilarrezko domina lortu du
Erredakzioa
Errusiak urrezko domina eskuratu du eta brontzea Txinako bikotearentzat izan da Londreseko Ur-zentroan jokatutako proban.
Ona Carbonell eta Andres Fuentes Espainiako bikoteak zilarrezko domina irabazi du gaur igeriketa sinkronizatuan, Londreseko Ur-zentroan jokatutako proban.
Errusiak urrezko domina eskuratu du eta brontzea Txinako bikotearentzat izan da.
Une erabakigarrian Kataluniako bikoteak onena eman du. Txinatarren abantaila desagertzeko (hamarren bat) bi baldintza eman behar zirela bazekiten: bezperako saioa hobetzea eta zozketak mesede egitea.
La cumparsita tangoaren antzezpena zoragarria izan da eta zozketa mesede egin die espainiarrei; izan ere, txinatarrak zazpigarren lekuan igeri egin dute, eta Carbonell eta Fuentes hamaikagarrenak izan dira.