Itxi

Saskibaloia

Espainiak finalerdietarako txartela lortu du, Frantzia gaindituta

Erredakzioa

Sergio Scarioloren mutilek 59-66 irabazi dute Frantziaren aurkako final-laurdena, eta finalerdia Errusiaren aurka jokatuko dute.

Pau Gasol eta Boris Diaw. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak Londreseko Olinpiar Jokoetako finalerdietarako txartela lortu du, Frantzia 59-66 gaindituta. Scarioloren mutilentzat norgehiagoka oso gogorra izan da, erasoan oso gaizki aritu baitira eta defentsan gogor eutsi behar izan dutelako. Frantziak Olinpiar Jokoei porrota kiroltasunez onartu gabe agur esan die, Ronny Turiafek eta Nicolas Batumek azkenengo segundoetan kiroltasunik gabeko bi jokaldi itsusi egin baitituzte.

Finalerdietan Espainiako selekzioak Errusiaren aurka jokatuko du. Scarioloren taldeak ligaxkan errusiarren aurka galdu egin dute, baina finalerdietan dominak lortzeko ilusioa jokoan izango dute.

Fitxa teknikoa:

59 - Frantzia (22+15+16+6): Batum (9), Parker (15), Diaw (15), Turiaf eta Gelabale (4) -hasierako bostekoa-, Seraphin (2), Traore (2), Bokolo, Pietrus (10) eta De Colo (2).

66 - Espainia (17+17+17+15): Pau Gasol (10), Rudy Fernandez (9), Navarro (12), Calderon (5) eta Marc Gasol (14) -hasierako bostekoa-, Sergio Rodriguez, Reyes (2), San Emeterio (2), Llull (8) eta Ibaka (4).


Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)