Atletismoa
Bolt, Blake, Spearmon, Lemaitre eta Martina, 200 metroetako finalean
Erredakzioa
200 metroetan dominak lortzeko faborito nagusiek finalerako txartela eskuratu dute. Usain Bolt jamaikarrak Beijingen 2008an lortutako titulua defendatuko du.
200 metroetako proba irabazteko faborito nagusiek finalerako txartela aise lortu dituzte. Jamaikak finalean hiru atleta izango ditu. Usain Bolt, Beijingeko Olinpiar Jokoetako 200 metroetako txapelduna eta Londreseko 100 metroetako urrezko domina, proba irabazteko faborito argia da, baina Yohan Blake eta Warren Weir jamaikarrak ere borrokan egongo dira.
Gainera, Spearmon estatubatuarra eta Lemaitre frantziarra ere finalerako sailkatu dira, eta dominak lortzeko borrokan izango dira. Beste hiru parte-hartzaileak, Churandy Martina, Jobodwana eta Alex Quiñonez izango dira. Finala, ostegunean, abuztuaren 9an izango da.