Itxi

Emakumezkoen eskubaloia

Espainiak finalerdia galdu du eta brontzea izango du helburu

Erredakzioa

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak Montenegroren aurka galdu du (26-27) eta finaletik kanpo geratu da.

Nely Carla Alberto. Argazkia: EFE.

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioa Londresko Olinpiar Jokoetako finaletik kanpo geratu da, Montenegroren aurka galduta (26-27). Espainiak Hego Korea izango du aurkari brontzezko domina lortzeko partidan, larunbatean.

Espainiako selekzioak ez du txapelketan zehar erakutsitako jokoa egin, eta Montenegro hobea izan da. Finala Norvegiaren kontra jokatuko dute.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)