Itxi

Bela

Espainiak urrezko domina irabazi dio Australiari Elliotten

Erredakzioa

Echegoyenek, Torok eta Pumariegak Elliott 6 m modalitateko finala irabazi diote Australiari, eta Espainiaren hirugarren urrezko domina lortu dute.

Tamara Echegoyen, Sofía Toro eta Angela Pumariega. Foto: EFE.B

Tamara Echegoyenek, Sofia Torok eta Angela Pumariegak urrezko domina irabazi dute belako Elliott 6 m modalitatean, Londresko Olinpiar Jokoetan. Espainiako taldeak Australiakoari irabazi dio, Olivia Price, Nina Curtis eta Lucinda Whitty kirolariek osatuta.

Finaleko lehenengo proba, oso berdinduta, Espainiak irabazi du. Bigarrena Australiarentzat izan da. Hirugarrenean, ordea, australiarrek akats bat egin dute, taldeko bat uretara joan da eta Espainia lehenengo postuan heldu da. Laugarren proban, Australiak berdinketa lortu du berriro, eta dominak bosgarren proban erabaki behar izan dira.

Echegoyenek, Torok eta Pumariegak bosgarren proba irabazi dute eta urrezko domina lortu dute. Espainiaren hamabosgarren domina da, urrezko hirugarrena.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)