Atletismoa
Boltek 4x100 proban lortutako errekorrarekin itxi du parte-hartzea
Erredakzioa
Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen ez dakiela adierazi du Jamaikako atletak. Bolten hitzetan, "oso gogorra izango da" eta Yohan Blake taldekidea "oso indartsu dator".
Usain Boltek, 100 eta 200 metrotan nagusi izan eta gero, erakustaldia borobildu du 4x100 errelebuetako proban; izan ere, taldekideekin batera bigarren urrezko domina jarraian eta munduko errekorra lortu du (36.84).
Nesta Carterrek, Michael Fraterrek, Yohan Blakek eta Usain Boltek osatutako taldeak Trell Kimmonds, Justin Gatlin, Tyson Gay eta Ryan Baileyren AEBetako taldea azpiratu du finalean. Estatubatuarrek zilarra lortu dute (37.04) eta Trinidad eta Tobagok brontzea, epaileek Kanada kanporatu ostean.
Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen ez dakiela adierazi du Boltek. Jamaikako izarraren hitzetan, "oso gogorra izango da" eta Yohan Blake taldekidea "oso indartsu dator".
"Horretan pentsatzen ari naiz eta oso gogorra izango dela uste dut. Yohan oso indartsu dator eta beste gazte batzuk azalduko direla ziur nago. Datozen lau urteetan gertatzen dena ikusi behar", esan du errelebuetan garaipena eskuratu eta gero.