Atletismoa
Stephen Kiprotich ugandarra, maratoiko errege
Erredakzioa
Afrikako atletek maratoiaren erritmoa markatu eta lasterketa erabakita utzi dute eroso sentitu direnean. Kiprotichek bakarrik alde egin du 38. kilometroan.
Stephen Kiprotich Ugandako atletak Londreseko Olinpiar Jokoetako maratoia irabazi eta urrezko domina eraman du etxera, 2:08:01eko denborarekin helmugaratu ostean. Abel Kirui (zilarra) eta Stephen Kiprotich (brontzea) Kenyako kirolariak atzean utzi ditu txapeldunak.
Afrikako atletek maratoiaren erritmoa markatu eta lasterketa erabakita utzi dute eroso sentitu direnean. 35. kilometrora arte Kenyako atletak lasterketa-buruan izan dira. Erritmoa bizitu dute eta hiru korrikalariko taldetxo bat geratu da buruan.
Une horretan Ugandako atletak eraso egin eta bakarrik alde egin du 38. kilometroan. Kirui Kiprotich harrapatzen saiatu da, baina ezin izan dio ugandarraren erritmoari eutsi. Kiprotichek urrezko domina erdietsi du arazo handirik gabe.