Euskal selekzioak
Espainiako Federazioaren betoari aurre egin nahi dio ESAITek
Erredakzioa
Ofizialtasunaren aldeko ekimena jarriko du abian Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak, udal eta instituzioetan mozioak onartuz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko ekimen berria jarriko du martxan ESAITek. Hala erabaki du EAJ, EHBildu eta PSErekin bildu ostean. Ahalik eta babes handiena bilatuko du ESAITek. Horretarako, mozioak aurrera atera nahi ditu euskal udal eta instituzioetan, ondoren Espainiako Federazioari aurkezteko.