Itxi

Kirolak

Tourreko 14. etapa eta Pasaiako Bandera, gaur, zuzenean

A.A.

EiTB

Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira, txirrindularitza 11:50etik aurrera eta estropadak 18:00etan.

Frantziako Tourrak Alpeetan barrena azken etapa jokatuko du gaur, eta Euskal Telebistak 11:50ean hasiko du emankizuna. Goi mendiko etapa honek Risoulen (1. maila) izango du helmuga, Col d'Izoard (maila berezia) igaro ostean. Ohi denez, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dituzte jardunaldiaren nondik norakoak ETB1en eta eitb.eus-en.

Txirrindularitzaren ostean, estropaden txanda izango da. Eusko Tren eta San Miguel ligetako traineruek Pasaiako Bandera izango dute jokoan 18:00etatik aurrera. Mikel Olazabalek kontatuko digu bertan gertatzen den guztia Ibon Gaztañazpik lagunduta. Sara Gandarak eguneko protagonisten hitzak bilduko ditu.

Amaitzeko, 20:00etan Gipuzkoako sega txapelketaren laburpena izango da ikusgai. Juanan Legorburu egingo du kontakizuna Igor Esnaola adituarekin batera.