Itxi

18 urteren ostean

ESAITek amaitutzat eman du bere ibilbidea

Erredakzioa

Ia bi hamarkada eman ditu Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzea defendatuz.

ESAITeko zenbait kide, ofizialtasunaren aldeko ekitaldi batean. EiTB.

Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak bere agur ofiziala iragarri du, hedabideei bidalitako idatzi baten bidez.

ESAITek ia bi hamarkada eman ditu Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzea defendatuz.

ESAITek ohar baten bidez eman du erabakiaren berri. Etorkizunean ere ofizialtasunaren bidean urratsak emateko gonbitea luzatu die gizarte eragileei.

Halaber, egindako 18 urteetan jasotako atxekimendua eta laguntza eskertu dituzte.

Albisteak (1)