Kargatzen...
Itxi

Brasilgo Olinpiar Jokoak

Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetako azpiegituren lehen irudiak, ikusgai

ERREDAKZIOA

Aurki, 10.000 aulki urdin eta orlegi jarriko dituzte, Arena Carioca 3 estadioan.

Olinpiar Jokoak, 2016. Argazkia: Brasilgo Gobernua

Brasilgo 2016ko Olinpiar Jokoetarako egin diren estadioetan, antolatzaileek gogor dihardute lanean. Lehen aulkiak jartzen hasi dira jada, eta azpiegitura berri horien lehen irudiak zabaldu dituzte.

Arena Carioca 3 estadioan, eskrima eta taekwondo txapelketak egingo dira, eta 10.000 aulki urdin eta orlegi jarriko dituzte hilabete honetan bertan. Ondoren, Arena Carioca 1 estadioari ekingo diote, saskibaloi eta errugbi txapelketak hartuko dituen estadioari. Azkenik, Arena Carioca 2 estadioan, besteak beste, judoa eta borroka librea egingo dira.