Itxi

3. etapa

Paris-Niza: Saganek irabazi du etapa eta Voigt da lider berria

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Liquigaseko txirrindularia ihes eginda iritsi den taldeko azkarrena izan da. J. Rodriguez, Contador, Tony Martin, Jens Voigt eta Roche egon dira tropelari lau segundo atera dizkion talde horretan.

Liquigas taldeko Peter Sagan izan da Paris_Nizako hirugarren etapako irabazlea. Saint Junien eta Aurillac arteko etapak 208 kilometro izan ditu. Jens Voigt da orain lider berria.

Etapa hasi eta bere ahala sortu da eguneko ihesaldia. Yaan Huguet, Maes eta Roelandts txirrindulariek 29. kilometroan egin dute ihes eta helmugara iristeko bost kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Hau da, 186 kilometro eman dituzte ihes eginda.

Azken kilometroetan zegoen Martinie (2. mailakoa) mendatean erabaki da etapa. Rochek eta Saganek jo dute lehen erasoa eta beraien atzetik atera dira Joaquim Rodriguez, Contador, Tony Martineta Jens Voigt. Talde hau bat eginda iritsi da helmugara eta azken metroetan Sagan izan da azkarrena. Joaquim Rodriguez izan da bigarren eta Roche hirugarren. Jens Voigt laugarren postuan iritsi da eta Lars Boomi lidergoa kendu dio. Tropela talde honengandik lau segundora iritsi da.

Paris-Nizako sailkapenak.

Albisteak (3)