Txapeldunak
Zuazo mendean hartu eta Kopa bosgarrenez irabazi du Bera Berak
Donostiarrak jaun eta jabe izan dira Porriñon jokatutako finalean eta 17 eta 33 gailendu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bera Berak bosgarrenez irabazi du Erreginaren Kopa. Donostiarrak aise gailendu dira Prosetecnisa Zuazo talde bizkaitarraren aurka jokatutako finalean, 17 eta 33.
Zuazok lehen laurdenean bakarrik eutsi dio Bera Beraren nagusitasunari (5-12, 16. minutuan). Kantxan talde bakarra izan da. Defentsako lan bikainari esker, Bera Berak aurkaria suntsitu du, eta Zuazok erasoan egindako hutsegite bakoitzari etekina atera dio kontraeraso zitalak eginda.
Bera Berak alde zabalak izan ditu markagailun (4-10, 10-17, 12-24), eta defentsan eta abiaduran oinarritu du garaipena. Finala erabakita, bi entrenatzaileek aukera eman diete normalean jokatzen ez duten jokalariei.
Fitxa teknikoa
17. Prosetecnisa Zuazo: Castellanos, Oihane, Steinbach (8,4p), Nogales, Nerez Elécegui (2), Alexandra Gil eta Berastain –hasierako taldea- Aalla (ps), Mujika (), Estibaliz Velasco (1), Ainhoa Azaola (1), Martín García (), Ainhoa Hernández (), Manrique (1), Nayla (1) eta Maialen (1)
33. BM Bera Bera: Ana Temprano, Eli Pinedo (1), Alba Menéndez (1), Sans (2), Ana Martínez (7,3p), Arrojería (2) eta Etxeberría (4) –hasierako taldea- Zugarrondo (ps), Uxue Ezkurdia (3), Ederra (2), Alicia Fernández (4), Beatriz Martínez (5), Eider, Yáñez (1) eta Maialen (1).
Markagailua, bost minuturo: 2-4, 3-8, 5-10, 7-13, 8-15, 10-17 (atsedenaldia); 12-20, 13-24, 14-27, 16-28, 16-30 eta 17-33.