Giro bikaina Ipuruan
Asobal Liga: Arratek mailari eutsi dio
Erredakzioa
Kostata irabazi zuten gipuzkoarrek Octavio Pilotesen aurka (27-26) eta hurrengo urtean ere Asobal Ligan jarraituko dute.
Arratek urte bat gehiago jarraituko du Asobal Ligan. Asteartean landutako garaipena lortu zuen Octavio Pilotesen aurka etxean (27-26).
Giroa nagusi izan zen hasieratik Ipuruan. Markagailua 26-25 zenean, eta amaierara heltzeko 15 segundoren faltan, defentsan berreskuratu zuen baloia Octaviosek eta urduritasuna agertu zen, harmailetan zein taldean. Masachsek jaurtiketan kale egin zuen eta une horretan salbazioa lortu zuen Arratek.
Ftxa teknikoa:
27- Arrate (14 eta 13) Voncina (Moyua, ps.), Toro (1), Berrios (1), Redei (8), Tokic (1), Serrano (4), Petricevic (4), Cid, Marc Garcia, Arroyo (1), Cutura (7, 1 p.), Beljanski eta Szabo.
26 - Octavio Pilotes Posada (12 y 14) Javi Díaz (Lamariano, ps.), Infestas (1), Costa, Masachs (6), Toth (2), Valero Rivera (6, 2 p.), Rudovic (6), Crevatin, Gustavo Alonso (2), Stefanovic, Montavez (2), Fernandez (1) eta Macias.