Proba puntuagarria
Lasterketa bertikala: Zago eta Amilibia, onenak Anboton
K.I.
Erredakzioa
Gizonezkoetan Fernando Etxegarai izan zen lehen euskalduna laugarren postua lortuz.
Ikusle ugariren aurrean Didier Zago eta Nerea Amilibia izan ziren onenak Anbotoko Kilometro Bertikala lasterketan. Espainiako zein Euskadiko Kopako proba puntuagarria izan zen.
Didier Zagok aurreko urteko garaipena errepikatu zuen, Europako txapeldun den Agusti Roc gaindituz. Podiuma osatu zuen Raul Garciak. Lehen euskalduna Fernando Etxegarai izan zen, laugarren postuan.
Emakumezkoen proban Nerea Amilibia nagusitu zen, Oihana Azkorbebeitiaren aurretik. Podiuma osatuz Monica Ardid hirugarren sailkatu zen.
210 parte hartzaile izan ziren Anboton, jende ugari begira, eta proba aurreko egunetan euri asko egin arren, lasterketako unean eguraldia lagun izan zuten.
SAILKAPENA GIZONEZKOAK
1 DIDIER ZAGO 39:28
2 AGUSTÍ ROC + 0:55
3 RAUL GARCIA +1:53
4 FERNANDO ETXEGARAI +3:22
5 HASSAN AITCHAOU +3:38
6 DAVID LOPEZ +4:24
7 IMANOL ETXEBERRIA +5:07
8 IGNACIO CARDONA +5:21
9 PEDRO J. HERNANDEZ +5:27
10 JESUS DE LA MORENA +5:39
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1 NEREA AMILIBIA 50:16
2 OIHANA AZKORBEBEITIA +1:27
3 MÓNICA ARDID +3:38
4 YOLANDA GURENDEZ +3:58
5 ELENA CALVILLO +4:08
6 SILVIA LEAL +6:41
7 MARIA ANGELES AGUILAR +7:17
8 BEATRIZ FERNÁNDEZ +8:13
8 PATRIZIA ALTHAPE +8:13
10 IRENE SARRIONANDIA +8:49