Azken jardunaldia
Asobal Liga: Reyno de Navarrak EHF Kopa jokatuko du
Erredakzioa
Nafarrek garaipen erraza lortu zuten Frigorificos del Morrazo taldearen etxean (21-35). Chechu Villaldea teknikariaren agurra izan zen.
Reyno de Navarra San Antoniok EHF Kopa jokatuko du hurrengo denboraldian. Nafarrek 21-35 gainditu zuten etxetik kanpo Frigoríficos del Morrazo taldea Asobal Ligako azken jardunaldian.
Chechu Villaldea entrenatzailearen agurra izan zen. Ostiralean jakinarazi zuen klubak bere kontratuaren etetea, akordio adiskidetsua.
Fitxa teknikoa:
21 - Frigoríficos Cangas del Morrazo: Kevin Garcia, Salgado (2), Pousada, Doder (4), Adrián, Ugalde (2) eta Oslak (2) -hasierako taldea- Mauro (ps), Victor Frade (2), Celes (1), Sanchez (4,2p), Victor Diaz (2), Veloso eta Suso Soliño (2).
35 - Reyno de Navarra San Antonio: Besirevic, Nikcevic (11,6p), Víctor Alvarez (3,2p), Mindegia (3), Fernando Hernandez (3), Eloy (1) eta Aguirrezabalaga (7) -hasierako taldea- Ristanovic (ps), Dominikovic (1), Gedeon Guardiola (3), Vargas (1) eta Crowley (2).
Markagailua bost minuturo: 2-4, 3-5, 3-6, 6-7, 6-9, 8-13 (atsedenaldia); 10-16, 11-19, 14-24, 15-28, 16-31 eta 21-35 (amaiera).
Arrateren porrota Torreviejaren aurka (31-30)
Fitxa teknikoa:
31. Torrevieja: Pejanovic, Jimenez (-), Val (3), Rochel (4), Pellitero (2), Cuartero (4) eta Vukas (1) -hasierako taldea- Sebastian Simonet (2), Gonzalez (3), Ancizu (4), Vieyra (3), López Mateo (3), Diego Simonet (2).
30. Arrate: Voncina, Cid (-), Beljanski (4), Berrios (-), Redei (9), Petricevic (2) eta Cutura (5) - hasierako taldea- Toro (3), Marc García (1), Arroyo (-), Szabo (5) eta Garate (1).
Markagailua bost minuturo: 3-2, 6-5, 10-7, 13-9, 14-11 eta 18-13, atsedenaldia, 20-15, 25-19, 26-23, 26-26, 30-29 eta 31-30.