Itxi

Agurrean ere, oilar

Etxeberen omenezko partidak oihartzuna izan du nazioartean

Erredakzioa

eitb.com-ek ingelesez egindako albistea eta bideoa digg webguneko lehen orrialdera iritsi ziren erabiltzaileen botoei esker. 30.000 bisita baino gehiago lortu zituen.

Athletic Clubeko jokalariak 200 umeren kontra aritu ziren aurreko astelehenean Joseba Etxeberriaren agurrean. Nazioartean ere oihartzuna izan du omenaldi horrek. eitb.com-ek ingelesez idatzitako albistea eta neurketaren bideoa digg-eko lehen orrialdera heldu dira. Webgune horretako erabiltzaileek berriak partekatzen dituzte eta euren botoak dira portada osatzerakoan erabakigarriak.

eitb.com-en publikatu eta digg-eko portadara heldu eta ordu gutxira albistea 30.000 aldiz irakurri zen. Australiako erabaltzaile batek Manchester Unitedeko foro ofizialean sartzea erabaki zuen eta horrek digg-eko gainontzeko lagunen botoak eragin zituen.

Athleticen 15 urte eman ditu Joseba Etxeberriak, 500 partida baino gehiago jokatu ditu eta 100 gol baino gehiago sartu. Bilbon jokatutako azken denboraldian ez&' || 'nbsp; du dirurik jaso. Astelehenean 20.000 bat zale hurbildu ziren San Mamesera oilarrari merezitako agurra eskaintzeko.


Albisteak (2)

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)