Itxi

Ipar Amerika bizikletaz

Asier iriondo: "TourDivide 4.418 kilometroko lasterketa hippie bat da"

Munduko bizikleta proba xelebreena da TourDivide. Mendi Harritsuetako isurialdeen banalerroari jarraituz Kanadatik mexikorainoko bidea egitea da erronka. Bakarrik eta kanpoko laguntzarik gabe.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Banff-en (Kanadan) du abiapuntua lasterketa 'ero' honek. Eta bertatik abiatu zen Asier Iriondo andoaindarra ere, beste dozenaka 'ero' batzuekin, Mexikoko mugarantz. Aspaldiko ametsa bete du mutilak eta Amaraunan kontatu dizkigu bizikleta zeharkaldi horretan ikusi eta ikasi dituenak.

 

Audioak (1)