Partida handia Buesa Arenan
Caja Laboral-Real Madril: Baskoniak finala jokatuko du (64-56)
Isusko A.B.
Buesa Arenan zeuden zaleak lagunduta gasteiztarrek Real Madril gainditu eta ACBko finala jokatuko dute Bartzelonaren kontra.
Caja Laboral Baskoniak hiru eta bi irabazi dio Real Madrili ACBko play-offetako filanerditan. Madrilen jokatutako azken bi partidak galduta garaipena behar zuten bosgarren neurketan finalerako txartela erdiesteko.
Norgehiagoka nahiko parekatua eta puntu gutxikoa izan zen, baina Baskoniak aurrea hartu zuen beti markagailuan, 18-12 lehen laurdenaren amaieran eta 28-23 atsedenaldian. Halere, Messinaren taldeak defentsan lana gogortu zuen eta markagailuari buelta ematea lortu zuten (46-47), baina egoera horrek ez zuen asko iraundu, Baskonia garaipenerako ari zen lanean eta ez zuen huts egin.
Azken hamar minutuetan Buesa Arenaren laguntzaz Caja Laboral Baskoniak ez zuen maila jaitsi eta 64-56 menderatu zuen Real Madril. Orain, Bartzelona izango dute aurkari finalean; aurreneko partida ostegunean.
64. Caja Laboral (18+10+18+18): Huertas (8), Oleson (5), San Emeterio (7), Teletovic (10), Splitter (18) , Ribas, English, Herrmann (4), Eliyahu (10), Golubovic (2), Palacio.
56. Real Madril (12+11+20+13): Prigioni (3), Bullock (4), Velickovic (6), Reyes (13), Tomic (7), Llull (13), Jaric (1), Lavrinovic (4), Vidal (3), Van den Spiegel (2).