Itxi

Amaiera (2-0)

Reala 1. Mailako taldea da!!

Isusko A.B.

Xabi Prietok eta Carlos Buenok sartutako golei esker Lehen Mailako taldea eta Adelante Ligako txapelduna da Reala.

Cadiz izan zen azken geltokia, nahiz etxera iritsi ahal izateko urrats txiki-txiki bat eman behar izan Anoetan Celtaren kontra. Puertollanoren aldamenean, hizki larriz idatzita geratuko da txuri-urdinen historia liburuan. Zer esanik ez jarraitzaileen memorian iltzatuta. Kito, urtetan pilatutako frustrazioarenak egin du.

Inork gutxik espero zuenean egin ere. Hori da kirol honen mamia, aurreikuspenak ez direla guztiz fidagarria izaten. Hirugarren ahaleginean eskuratu du sari potoloa, hain zuzen, diru gutxien gastatu den urtean eta harrobiko zortzi-bederatzi jokalari astero-astero hamaikakoan zirelarik.

Ez da samurra arrakastaren zergatiak zeintzu izan diren azaltzea, seguru aski dozenatik gora arrazoik eragina izan dutelako.

Anoetan zegoen aurkaria Celta zen eta Reala, nahiz eta gogotsu berdegunera atera kostata erdietsi zuen garaipena (2-0).

Reala Estatuko ligako talde handienen zerrendan dago, zalantzarik gabe. Talde txuri-urdina Lehenengo mailan azken hamarkadetan ia beti egon den taldea da, eta mailarik goreneara itzuli da, bere legua den horretara.

Talde donostiarrak 63 denboraldi jokatu ditu Lehenengo mailan -2010-2011 sasoia 64. izango da- eta bere sarien eta kopen artean 2 Liga, 2 Errege-Kopa eta Superkopa bat dauka.

Fitxa teknikoa:

2.- Reala: Zubikarai; De la Bella, Ansotegi, Mikel Gonzalez, Carlos Martinez; Rivas, Aranburu, Xabi Prieto (Nsue, 57''), Griezmann, Zurutuza (Sergio Rodriguez, 76''); eta Carlos Bueno (Labaka, 84'').

0.- Celta: Falcon; Lago, Hugo Mallo, Sergio Ortega (Noguerol, 60''), Tuñez, Vila, López Garai (Aaron, 57''), Trashorras, Michu; Aspas (Alex Lopez, 75'') eta Papadopoulos.

Igoeraren ospakizunak prestatzen

Xanpainbotila zabaltzeko motiborik balego, neurketa ondorenean izangolitzatekeen Anoeta barruan. Jokalariak banan-banan irtengo dira zelairaeta behin multzoa oso osorik berdegunean denean mikrofono bat emangozaie nahi dutena esateko. Orain gutxi Bartzelonak egin zuenarenantzerako ospakizuna da.

Zuzendaritzaren kezka bakarra da inorkzelaira salto egin ez dezan. Halakorik balego agur berdegunekoospakizunari. Astelehenean berriz, autobus deskapotablean irtengo diraAnoetatik. Aurrena Udaletxera, ondoren Diputaziora, estadiorabueltatzeko atzera.

Arratsaldeko seiretatik aurrera izango da hori guztia.Asteartean azkenik, herrialdeti barrenako joan etorria egingo dute.Hemen ere, ordutegia zehaztea falta.

Atarikoa

41 jardunaldi amaigabeen ondoren, Anoetan bilduko diren 30 000 jarraitzaileek ez dute zalantzarik txikiena ere: lortuko dugu. Horregatik azken egunok ez dute antzekotasunik izan liga hasiz geroztiko gainontzekoekin.

Ez dago zertan balitz eta bazanik aipatu behar buruketa arrunta baita. Garaipena patrikaratzeak, txapelketa irabaztea eta igoera ziurtatzea esan nahi du. Berdinketak ere balio dio bigarren mailatik ziztu bizian alde egiteko. Galduta ere gerta liteke helburua gauzatzea, baina kasu horretan beste emaitzen menpe egon beharko luketen txuri-urdinek eta inork ez du horrotan pentsatuz segundorik galdu nahi.



Albisteak (3)

Bideoak (3)

Informazio gehiago (7)