Larunbatean hasiko da
Bodyboarda: Asteburuan hasiko da euskal zirkuitoa
K.I.
Erredakzioa
Iragarpenak txukunak dira, eta Euskal Herriko Surf Federazioak larunbatean goizeko 9tan deitu ditu parte hartzaileak.
Oraingoan bai. Euskal bodyboard zirkuitoa asteburuan hasiko da, itxura guztien arabera. Iragarpenak txukunak dira, eta Euskal Herriko Surf Federazioak larunbatean goizeko 9tan deitu ditu parte hartzaileak.
Lehen proba hau egiteko hirugarren saiakera izango da, aurreko bietan olatu faltagatik bertan behera utzi ostean. Euskal zirkuitoak lau proba izango ditu: lehenengo hau Atxabiribilen, bigarrena uztailan Donostian, urrian Zumaian, eta abenduan Lemoizen.