Itxi

Miguel Cardenalen ordezkoa

Jose Ramon Letek CSDko presidente kargua hartu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Donostiarra "oso hunkituta" dago erantzunkizun hori hartzeagatik, "kariolari zor diodana itzultzeko aukera ezinhobea" eta "desafio handia".

Jose Ramon Lete, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa / EFE.

Jose Ramon Lete Lasa donostiarrak Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko (CSD) presidente kargua hartu du, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan, Madrilen. "Desafio handia" da Leterentzat, eta "indar guztiak" jarriko ditu lanean

"Gure helburu bakarra Espainiako kirolak egunero arrakasta handiak lortzea da, beti joko arauak errespetatuz eta beti guztiak kontuan hartuta. Kirolak guztiok behar gaitu eta nire ateak beti egongo dira irekita elkarrizketaren bidez gure kirolak 'Espaina marka'ren ezaugarri nagusia izaten jarraitzeko", esan du.

Esan duenez, "kirolari batentzat erantzunkizun hartzea ez da ohore bat besterik, baita kirolari zor diodana itzultzeko aukera ezinhobea, eta hori asko da, ia dena, bizitzan egoteko eta izateko modua, inoiz amore ez emateko". Miguel Cardenal CSDko presidente ohiaren lana ere goraipatu du.

Iñigo Mendez de Vigo ministroak ongi etorria eman dio donostiarrari, eta Cardenal izan du gogoan. Cardenalekin "futbol profesionala garbitu zen eta federazioen kontu onenak aurkeztu ziren, eta gure kirolariek arrakastak izaten jarraitu dute".

Albisteak (1)