Espainiako Itzulia
Bela: Movistarrek bostgarren amaitu du etapa
K.I.
Erredakzioa
Sanxenxo eta Calpe artekoa etaparik luzeena izan da.
Belaontzien Espainiako itzulian amaitu da etaparik luzeena, Sanxenxo eta Calpe artean 830 itsas milia egin dituzte parte hartzaileek. Iker Martinezen eta Xabi Fernandezen Movistar ontziak bostgarren amaitu du etapa. Sailkapen nagusian ere postu horretan daude.
Bi etapa falta dira estropada amaitzeko, igandean abiatuko dira Calpetik Palma Mallorcara. Azken etapak Bartzelonara eramango die.
ETAPAKO SAILKAPENA
1. Safran (FRA). Iritsi ziren ordua: 05:08:13
2. Estrella Damm (ESP). Iritsi ziren ordua: 08:19:31
3. PRB (FRA). Iritsi ziren ordua: 08:19:49
4. W Hotels-Nova Bocana (ESP). Iritsi ziren ordua: 09:52:44
5. Movistar (ESP). Iritsi ziren ordua: 11:28:50
6. GAES Centros Auditivos (ESP). Iritsi ziren ordua: 12:57:36
7. Central Lechera Asturiana (ESP). Iritsi ziren ordua: 16:22:03
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Safran (FRA) 1+2+0,5+1+0,5+2=7 puntu
2. PRB (FRA), 2+1+1+2+1,5+6= 13,5 puntu.
3. Estrella Damm (ESP), 5+5+2+4+1+4=21 puntu
4. W Hotels-Nova Bocana (ESP), 4+4+1,5+3+3+8=23,5 puntu
5. Movistar (ESP), 3+3+2,5+6+2,5+10=27 puntu
6. GAES Centros Auditivos (ESP), 6+6+3+6+2+12=35 puntu
7. Central Lechera Asturiana (ESP), 7+7+3,5+7+3,5+14=42 puntu