Itxi

Espainiako Opena

Mendi bizikleta: Iñaki Lejarreta, bigarren Port Ainen

K.I.

Erredakzioa

Ruben Ruzafak lortu zuen garaipena eta Orbeak podiumeko lehen bi postuak bete zituen. Lejarretak irabazi du Espainiako Opena.

Amaitu da Espainiko mendi bizikletako opena. Iñaki Lejarretak bigarren postuan amaitu zuen azken proba, Port Ainen. Ruben Ruzafak lortu zuen garaipena, Orbeak podiumeko lehen bi postuak bete zituelarik.

Espainiako Opena Lejarretak irabazi du. Sei lasterketatik hiru irabazi ditu berriztarrak. Beste bi Ruzafak irabazi zuen, eta bestea Absalonek. Ruzafaren azken garaipen honek openeko azken sailkapeneko bigarren postua eman zion.

Bestalde, asteburuan Suitzako Kopako proban aritu da Julien Absalon. Bernako lasterketa Orbeako frantziarrak irabazi zuen.