Itxi

Hirugarren etapa

Frantziako Tourra: Hushovdek esprinta irabazi eta Cancellara, liderra

Erredakzioa

"Harbideen infernuan" Thomas izan da bigarren eta Evan hirugarren. Contador 1:13ra helmugarau da eta Armstrong 2:07ra. Frank Schleck, etxera lepauztaia hautsita.

Fabian Cancellara(Saxo Bank) suitzarra da Frantziako Tourreko lider berria. Hirugarren etapak 213 kilometro izan ditu Wanze eta Arenberg Porte du Hainauten artean. Esprintean Thor Hushovd (Cervelo) izan da nagusi.

Bere atzetik Geraint Thomas (Sky) eta Cadel Evans (BMC) helmugaratu dira. Alberto Contador espainiarra 1:13ra sartu da eta Armstrong 2:07ra.

Sailkapen nagusian, beraz, Cancellara dago aurreneko postuan. 23 segundoko errenta dauka Thomasekin eta 39 Evansekin. Contador bederatzigarren dago.

Asteazken honetan laugarren etapa korrituko da&' || 'nbsp; Tourrean (153,5 kilometro Cambrai eta Reims artean).

3. etapa:

.1. Thor Hushovd (NOR-Cervelo) 4h49:38
.2. Geraint Thomas (GBR-Sky Professional) d.b.
.3. Cadel Evans (AUS-BMC Racing Team) d.b.
.4. Ryder Hesjedal (CAN-Garmin) d.b.
.5 Andy Schleck (LUX-Team Saxo Bank) d.b.
.6. Fabian Cancellara (SUE-Team Saxo Bank) d.b.
.7. Johan Van Summeren (BEL-Garmin) 53
.8. Bradley Wiggins (GBR-Sky Professional) d.b.
.9. Jurgen Van Den Broeck (BEL-Omega) d.b.
10. Alexander Vinokourov (KAZ-Astana) d.b.
11. Denis Menchov (RUS-Rabobank) d.b.
------------------------------------
13. Alberto Contador Velasco (ESP-Astana) 1:13





Albisteak (6)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (8)