Ostiralean, lehen lan-saioa
Athletic: Asteazken eta ostegunean, azterketa medikoak
Erredakzioa
Astelehenean Isla Canelara abiatuko da lehen taldea- Fernando Llorente, Javi Martinez, Aitor Fernandez eta Munianin izan ezik- eta bertan hilaren 23ra arte izango dira.
Athleticeko lehen taldeak -Fernando Llorente, Javi Martinez, Aitor Fernandez eta Munianin izan ezik- asteazken eta ostegunean egingo ditu azterketa medikoak.
Denboraldiaurreko lehen lan-saioa ostiralean izango da, 10:30etik aurrera, eta entrenamenduaren ondoren Josean Lekue zerbitzu medikoen arduradunak prentsaurrekoa eskainiko du.
Larunbatean Joaquin Caparros entrenatzailearen txanda izango da hedabideen aurrean. Astelehenean Isla Canelara abiatuko dira eta bertan hilaren 23ra arte izango dira.